Eusko Jaurlaritzak, atzo, linea zuriko etxetresna elektrikoak egiten dituen kooperatibari 12 milioi euroko abala ematea onartu zuen.
Fagor taldeko kooperatiba berfinantzaketa-prozesua burutzen ari da, eta aurreikusita dauka datozen urteetan 65 milioi euroko inbertsioa egitea. Enkastre-produktuak garatu gura ditu Fagorrek, ohikoek baino balio erantsi handiagoa duten produktuak, hain zuzen ere. Kooperatibak abala eskatu zion ekainean Eusko Jaurlaritzari proiektuari lotutako zirkulatzailea finantzatzeko eta atzo jaso zuen baiezko erantzuna.
Ekonomia eta Ogasun sailak
Abalaren zenbatekoa, esan bezala, 12 milioi eurokoa da eta epea 36 hilabetekoa. Jaurlaritzatik adierazi dute abala onartzerakoan hainbat alderdi izan dituztela kontuan: kooperatiba euskal industrian integratuta egotea, bere trakzio-eragin handia, lan egiten duten herrialde kopurua, duen hornitzaile garapen zabala eta langile-zerrenda egonkorra.
Ekonomia eta Ogasun Sailak, akordio honek xede duen abala gauzatzeko beharrezkoak diren ekintzen ardura izango du, eragiketa egoki burutzeari begira.