Plan horretan erakundeak aurten jorratuko dituen 16 ildo nagusiak batzen dira eta gaurko bileran onartu egin dute. Gai honen baitan, aparteko garrantzia izan du aurten Eusko Ikaskuntzak burutuko duen kongresu nagusiaren gaiak –lau urtetik behin burutzen du Eusko Ikaskuntzak kongresu nagusia eta aurtengoa Gasteizen izango da; azaroaren 18,19 eta 20an.
Kongresuaren garrantzia
Muñoak kongresuaren garrantzia azpimarratu du: "Kongresuak erakusten dio euskal gizarteari zein lan egiten dugun eta baita euskaldun bezala ditugun erronka handienak zeintzuk diren". Erronken artean besteak beste, euskara, euskal entziklopedia eta kohesio soziala lortzea aipatu ditu Muñoak.