sortu zuen 1949an. Eta Elkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.
Eusko Ikaskuntzak 2007ko edizioan urrats berri bat eman nahi izan du, euskal gazteengana zuzenduz.Euskara, gazteen altxorra eta hizkuntza izan dadin apustua egin nahi izan dute eta horregatik, bost bertsolari gaztek eramango dute aurten ENEren lekukoa.
Hemen duzue bideoa ikusgai:
www.euskomedia.org/ene2007Ibarreko ekimenak
ArrasateTriki-poteoa egingo dute Zahar Berrikoek. Merienda egongo da ondoren AEDren txokoan.
Bergara
Bergaran haurrendako jolasak izango dira, 17:30ean, Munibe plazan. Aroztegi aretoak, bestalde, ekitaldi nagusia hartuko du 19:00etan. Euskara planak martxan jarri dituzten herriko sei enpresa omenduko ditu Berbak, Bergarako Euskaltzaleen Bilguneak.
Oñati
Txantxiku ikastolak eta Errekalde Herri Eskolak Euskararen Eguna ospatuko dute. Hainbat ekimen izango dira. Txikienek eskulanak egingo dituzte eta herri kirolak eta musika ez dira faltako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleendako.
Aretxabaleta
Kantu-poteoa egingo dute, 19:30ean. Herriko Plazan egin dute hitzordua.
Eskoriatza
Astelehen goizetik soka bat jarriko dute Herriko Plazan, euskararen gaineko ekarpenak eskegi ahal izateko. Arratsaldean lan bilera egongo da 18:00etan, eta ondoren gaztaina erreak jango dituzte.
Antzuola
Euskara batzordeak eskutitz bat bidali diete herriko tabernei, gaurko egunez euskal musika eta euskarazko hedabideak jar ditzaten eskatzeko.
Aramaio
Hiru egun iraungo dute San Martin eskolak antolatutako ekimenak. Astelehenean kontakizunak nagusituko dira eta martitzenean berba jolasak eta jaialdia.
Eguaztenean Euskal zaletasunaren eguna izango da. Magic Klown antzerki taldearen ikuskizuna izango da 18:00etan.
Elgeta
Gaztetxekoek euskararen gaineko leloa duen pankarta jarriko dute udaletxeko balkoian.
Boligrafoak emango ditu Debagunek
Aurreko urteetan bezala, Debagunek boligrafoak banatuko ditu berriro ere Euskararen Egunean. 3.000 bat oparituko dituzte Arrasate, Aretxabaleta, Oñati eta Bergarako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean.
Aurtengo egunerako aukeratutako leloa Ez zoratu, euskarari ebatu da. Hirugarren aldia da horrelako ekimen bat antolatzen duena Debagunek.
Ikastetxeetan ez dira ekimenak faltako
Elgeta eta Antzuolako ikastetxeetan izan ezik, ibarreko gainontzeko ikastetxeetan ekitaldiak izango dira astelehenean, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta.
Denetarik egongo da. Euskal jolasak eta ipuin kontalariak egongo dira batzuetan; musika eta dantzak ere bai; eta beste batzuetan, berriz, eskulanak egingo dituzte ikasleek. Txokole-janak eta gaztaina erreak ez dira faltako.
AEDk 25 urte egingo ditu datorren urtean
Arrasateko Euskaldun Dezagun elkarteak zilarrezko ezteiak egingo ditu datorren urtean. 1983an, Arrasaten euskararen erabilera txikia zela ikusita, euskaldunon beharrak asetzeko sortu zen.
Hasieran euskararen egoerari buruzko ikuspegia lantzea adostu zen, egoera zein zen jakiteko. Gaur egun lau lan-ildo nagusitan lanean dihardu: kultura, sentsibilizazioa, gazteak eta euskaldun berriak.
Euskararen Legeak 25 urte bete ditu
1982. urteko azaroaren 24an Euskararen Erabilerarako eta Normalizaziorako Legea onartu zuen Legebiltzarrak. Hainbat arlotan aurrerapausoak emateko balio izan duela onartu dute euskalgintzako eragileek. Bada, oraindik egiteko asko geratzen dela gaineratu dute. Bestalde, Euskadi Irratiaren urteurrena ere izan zen hilaren 23an. Mende laurdena bete du honek ere.