Debagoieneko udalek eta Gipuzkoako kutxak gaur sinatu duten hitzarmenaren helburua da euskararen erabilera sustatzea, euskararen normalizazioa lortze bidean.
Udalerrientzat, udala eta bere langileen eta udalerriko herritarren artean euskararen erabilera gehitzeko Gipuzkoako Kutxako bulegoak herritar askoren topagune dira. Bestalde, Kutxaren helburua bezeroei kalitatezko zerbitzua eta harreman hizkuntza aukeratu ahal izateko eskubidea bermatzea izanik, hitzarmena sinatu dute euskararen erabilera bultzatuz.