Euskararen astea Mondragon Unibertsitatean, gaurtik hasita

Usoa Agirre 2009ko aza. 30a, 12:19
Astean honetan Euskararen astea ospatuko du Mondragon Unibertsitateak. Hiru fakultateetan hitzaldi-sorta eskainiko da, astelehenean hasi eta eguenera bitartean. Guztiek ere gaur egungo gaiak jorratuko dituzte eta, aldi berean, euskararekin lotutakoak.

Azaroak 30, astelehena

  • 12:15 Hasi eta bizi. Garaion naturArtea elkartea. Enpresa Zientzien Fakultateko  Bidasoako Campusa.
  • 16:30 .EUS domeinua: euskara eta euskal kultura interneten. Iratxe Esnaola, Deustuko Unibertsitateko irakaslea. Eskola Politeknikoa, Arrasate

Abenduak 1, martitzena

  • 9:00 Hasi eta bizi. Garaion naturArtea elkartea. Enpresa Zientzien Fakultateko Oñatiko Campusa
  • 15:00 Euskal coaching. Koikili Lertxundi, Athletic Clubeko jokalaria eta Itzarri aholkularitzako zuzendaria. Eskola Politeknikoa, Arrasate.

Abenduak 2, eguaztena

  • 9:30 Euskal Wikipediaz: sorrera eta gaur egungo egoera. Mikel Iturbe, Euskal Wikipediako kudeatzailea eta Eskolako ikaslea. Eskola Politeknikoa, Arrasate
  • 16:15 Euskara eta sare sozialak. Luistxo Fernandez, Codesyntax. Enpresa Zientzien Fakultateko Oñatiko Campusa

Abenduak 3, eguena

  • 11:00 Pailazo euskalduna, irakasle euskaltzalea. Jose Mari Agirretxe, Porrotx. HUHEZI, Eskoriatza
  • 13:30 Euskal Wikipediaz: sorrera eta gaur egungo egoera. Mikel Iturbe, Euskal Wikipediako kudeatzailea eta Eskolako ikaslea. HUHEZI, Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak