Ainhoa eta Amaia laugarren hizkuntza eskakizuna ikasten ari dira, eta IVAPekin egindako hitzarmen bati esker, HUHEZIrekin egiten ari dira ikasketa horiek. Fakultatearen on-line plataforma erabiltzen dute materialak eta moduluak eskuratzeko, eta bideokonferentzia irakaslearekin hitz egiteko.
Baliabideak
Bideokonferentzia egiteko gauza gutxi erabiltzen dute:
- Skype programa. Horri esker, doan hitz egin eta artxiboak trukatzen dituzte momentuan bertan.
- Webcam bat, alegia, bideo kamera txiki bat sarerako.
- Aurikularrak eta mikrofono bat.
Esperientzia hau aurten hasi da, eta bai irakaslea zein ikasleak oso pozik daude emaitzekin.