Euskara 21 ekimenak urrats berria eman du asteon

Arritxu Barruso 2008ko ekainaren 30a

Eguenean aurkeztu zituzten, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatuta, Euskararen Aholku Batzordeak osatutako Oinarrizko Txostenaren nondik norakoak.

Bestalde, apirilaren 29an, Euskara 21 webgunea (www.euskadi.net/euskara21) martxan jarri zenetik zortzi mila bisitari izan ditu; 100 ekarpen labur jaso ditu eta 340tik gora iruzkin.


Euskararen Aholku Batzordeak egindako Oinarrizko Txostena egiten zazpi lagunek parte hartu dute, besteak beste, HAEEko (IVAP) Itzultzaile Zerbitzu Ofizialeko zerbitzuburu Eneko Oregi bergararrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak