Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera eta arduradunen atxiloketa eta epaiketa guztiz zentzu bakoa dela deritzogu eta adierazpen askatasunaren eta eskubide indibidualen aurkako eraso justifika ezina.
Eskatzen dugu Espainiako Auzitegi Nazionalak Euskaldunon Egunkaria-ren aurkako auzia bertan behera laga dezala eta errepara dezala orain arte egindako kaltea.
Animatzen ditugu debagoiendarrak parte hartzera oraingo zapatuan Bilbon egingo den manifestaziora, Euskaldunon Egunkaria-ren aurkako epaiketa salatzeko.
Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatiba Elkarteko zuzendaritza batzordea eta langileak
Arrasaten, 2009ko abenduaren 15ean
Atxikimendua emateko: egunkaria.info