'Euskaldunon Egunkaria': bost urtez itxita eta inputatuak epaiketaren zain

Usoa Agirre 2008ko otsailaren 20a

Gaur, otsailak 20, bost urte betetzen dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zuela. Hamar lagun atxilotu zituzten orduan, urte bereko urrian beste bederatzi eta deklaratzera deitu zituzten beste sei. Horietako hamahiruri ez die ezer leporatu epaileak, baina hamabi lagun daude kartzelara joateko arriskuan, epaiketaren zain. Gaur goizeko 11:30erako kontzentrazioa deitu dute Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean itxiera salatzeko eta Espainiako Auzitegi Nazionalak martxan jarri zituen ekinbide judizialak bertan behera uzteko eskatzeko. 'Egunkaria' itxi ondoren GOITBn egin ziren bideo batzuk ekarri ditugu hona, gertakariak gogoratzeko.

Egunkariaren Alde elkarteak egunkaria.info webgunea aktibatu du, auziaz informatzeko. Hor duzue gaiaren gaineko informazio gehiago.

2003ko otsailaren 20ko albistea

Egunkaria-ren aldeko lanuztea

Goienako langileak elkartasuna adierazten

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak