Euskalbar 3.0, Bergara aldeko hiztegiarekin

Usoa Agirre 2007ko urriaren 15a

Oraintxe kaleratu dute Euskalbarren hirugarren bertsioa. Lehen baino hiztegi gehiago aurki ditzakegu oraingo bertsioan; tartean, Bergara aldeko hiztegian kontsulta egiteko aukera ere bai.

Euskalbar Firefoxerako egindako gehigarri bat da, hiztegietan kontsulta egiteko balio duena:

  • euskaratik gaztelaniara,
  • gaztelaniatik euskarara,
  • ingelesetik euskarara,
  • euskaratik ingelesera
  • eta beste zenbait hiztegitan kontsulta egiteko aukera ematen du.

Hiztegi berriak

Hiztegi berriak gehitu zaizkio oraingoan bertsioari: CorpEus, Intza, Adorez eta UZEIren sinonimoen hiztegiak eta Bergara aldeko hiztegia dira gehitutakoak.

Pertsonalizatzeko aukera

Hiztegiak gehitzeaz gain, erabiltzaileari Euskalbar pertsonalizatzeko aukera handiagoak eskaintzen zaizkio.

Hemendik jaitsi daiteke bertsio berria.

Euskalbarrek dituen berrikuntzen gaineko informazio gehiago duzue Ertza blogean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak