Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa eskainiko dute datorren ikasturtean HUHEZIn

Usoa Agirre 2007ko urtarrilaren 30a

Euskal kulturgintzak XX. mendean izandako esperientzia hartuko du abiapuntu graduondokoak, bihar-etziko kultura arduradunei transmititzeko asmo sendoarekin. Lehenengo aldiz, euskal kulturaren transmisioa maila akademikora ekarriko du ikastaroak. Kultura arloko izen adierazgarriak izango dira irakasleen artean.

Besteak beste, irakasle lanetan arituko dira: Benito Lertxundi, Xabier Lete, Bernardo Atxaga, Jose Mari Sors, Andoni Egaña, Jon Sarasua, Joseba Zulaika, Juan Antonio Urbeltz, Jose Angel Irigaray eta Fermin Muguruza.

HUHEZI fakultateak eta Arteola elkarteak antolatu dute ikastaroa.

Izen-ematea eta matrikula

Izen-ematea: 2007ko otsailaren 1etik apirilaren 30era.

Matrikula: 2007ko maiatzaren 1etik 15era egin behar da.

Zenbatekoa: 1.900 euro.

Aurkezpena

Ikastaroaren aurkezpena egingo dute otsailaren 1ean, eguena, Bilboko Kafe Antzokian, eguerdiko 12:00etan. Han emango dituzte ikastaroaren gaineko azalpen gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak