Euskal Kopako finala eguaztenean

Xabier Urtzelai 2008ko urriaren 14a

Eguaztenean, urriak 15, arratsaldean jokatuko dute Hondarribia-Irunek eta Biurrarena UPV taldeek Euskal Kopako finala (19:30 Intxaurtxueta kiroldegia). Irail amaieran lortu zuen Biurranerak finalerako txartela, Ibaizabali 76-61 irabazita. Hondarribia-Irun, berriz, zuzenean sailkatu da finalera, maila goreneko taldea delako.

Duda barik, Hondarribiarrak dira biharko faboritoak. Batetik, Biurrarena UPV taldea baino kategoria bat gorago daudelako, eta bestetik Eskoriatzara jokatzera etorri diren bakoitzean ez delako ezustekorik izan. Beti eskuratu dute Kopa. Kopako finalean ibarreko ordezkari bakarra dago, Itziar Mallabiabarrena. Hain zuzen ere, orain arte Hondarribia-Irun taldean jokatzen ibili da Mallabiabarrena, baina aurten Biurrarenaren koloreak defendatzen dabil. Asteleheneko Goienkaria-n adierazi zuen ondokoa "Zaila izango da taldekide ohien kontra jokatzea, baina gogoz nago". Zaleak ere gogoz daude finalaren zain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak