Ordubete barru (13:40) igaroko dira txirrindulariak Eskoriatzatik, handik Bergararako bidea hartzeko. Hala, Debagoieneko lehenego herriak ziztu bizian igaroko badituzte ere, Bergaran egongo da non gozatu, Elosurako bidean izango dituztelako etapako lehenengo maldak. 14:00ak aldera igaroko dira Bergaratik. Ondoren, Santa Agedako eta Alkizako mendateak gainditu beharko dituzte, Aiako aldapa gogorretara iritsi aurretik (16:40).