Euskal Herriak Bere Eskolaren kanpaina Debagoienean hasiko da

Mireia Bikuña 2008ko mar. 13a, 14:06
Hezkuntza Sistema Nazionala aldarrikatzeko, Bergaran, Arrasaten eta Aretxabaletan hainbat ekitaldi egingo dituzte martxoaren 31tik apirilaren 5era; besteak beste, Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko eguna, hitzaldiak, musika emanaldiak eta erakusketa. "Kanpaina nazionala, parte-hartzailea eta herritarra izatea nahi dugu. Horregatik guztiagatik, haur eskoletatik unibertsitaterainoko hezkuntza eremua ukituko duen egitaraua osatu dugu". Hori adierazi zuten Euskal Herriak Bere Eskolako (EHBE) kideek Kulturaten, eguaztenean, egindako prentsaurrekoan.
Debagoieneko egitaraua

BERGARA

Apirilak 1, martitzena
19:00: erakusketara bisita gidatua
Apirilak 5, zapatua
12:00: hitzaldia
17:30: haur eta gazteendako jolasak, Munibe plazan
19:00. Gabero Abesbatza, bertsolariak, dantza taldea, txalapartariak... Munibe Plazan
23:00: Emon taldearen kontzertua, Pol-Pol tabernan

ARRASATE

Apirilak 2, eguaztena
18:30: Hezkuntza Sistema Nazionalaren aldeko argazki herritarra, herriko plazan
19:00: erakusketara bisita gidatua
Apirilak 4, egubakoitza
17:30: jolas erraldoia eta mural margotzea, Seber Altube plazan
19:00: dinamikako lehen ekitaldi nagusia, Kulturaten
Apirilak 5, zapatua
18:30: Ain1 taldearen kontzertua, gaztetxean
19:30: triki-bertso-poteoa, gaztetxetik abiatuta

ARETXABALETA


Apirilak 3, eguena
Arratsaldez: erakusketa
Apirilak 5, zapatua
Eguerdian: kalejira eta argazki herritarra
 

Martxoaren 31n hasi eta maiatzaren 31ra arte Hezkuntza Sistema Nazionala aldarrikatzeko egingo den kanpainaren helburuak dira: arlo honetan ematen diren urratsak  herri aldarrikapen bilakatzen hastea, hezkuntza esparruan dauden egitasmo eta ekimenak kontutan hartzea, eta esparru ezberdinetatik sortzen diren inposaketak salatzea. EHBEren ustez, "unea da emandako urrats guztiak norabide berdinean kokatzeko, Hezkuntza Sistema Nazionala egituratzeko hezkuntza mugimendu indartsua sortu behar dugu-eta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak