Euskador gasbidea egiteko obrak martxa onean doaz

Mirian Biteri 2007ko ira. 21a, 11:28
Obrak ekaina aldera hasi ziren gurean. Euskadour gasbideak Bilbokoko portutik irten eta Frantziako Lua-ssagnet herrian amaituko du ibilbidea. Tartean, Bergara, Oñati eta Antzuolako lurretatik pasako da gasbidea. Zangak egiten eta hodiak sartzen hasi dira dagoeneko.

Naturgas enpresak eta TIGF -Total Infraestructures Gaz France- enpresek Frantzia eta Espainia artean gasa garraiatu nahi dute proiektu horren bidez. Bailarako herriak gas naturalaren hornitzeko ere balioko du.

Ekainean, gasbideak jarraituko duen ibilbidea seinaleztatu ondoren, zangak egiten eta gasa joango den hodiak jartzen hasi ziren Elorregin.

Proiektu osoa hiru zatitan dago banatuta. Orain, bigarren zatiko lanak egiten dabiltza, tartean Debagoienekoak. Esan bezala, Bergara eta Antzuolako lurrak zeharkatuko ditu bereziki, eta bidean Oñatitik ere pasako da. 2009. urteko udaberrirako sare guztia amaituta egon daiteke.

Egitasmo horrek 300 lursailetan kalteak eragingo ditu. Elorregiko Josu Garaitonaindiaren lur batzuk hartuko ditu Euskadour gasbideak. Enpresek informazio nahikorik ez dutela eskaintzen salatu du horrek. Arduratuta dago, gainera, baserrira joateko bidera harriak jausi direlako. Arriskua dagoela ohartarazi du.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak