Urteko lehen seihileko honetan lortutako datu zehatzetan sakonduz, bezeroei emandako kredituen guztizko zenbatekoa 16.347,1 milioi euro ingurukoa izan da, iaz baino %0,9 gutxiago.
Igo dena, negozio bolumena izan da: %3,6 egin dute gora bezeroen gordailuek, eta ondorioz, kudeatutako negozio bolumena 34.848 milioi eurokoa izan da, iaz baino %1,4 handiagoa.
Berankortasun edo morositate mailari dagokionez, Euskadiko kutxak sektore datu onenetakoak ematen ditu: entitateak %2,95ko berankortasun tasa du, sektoreak bataz beste ia %5,39koa duenean.
Emaitza kontuei dagokienez, datuak ez dira hain onak izan: interesek eta errendimentuek %44,4 egin dute behera, eta interes eta kargek, %58,9.
Oinarrizko marjina, negozio errepikarien emaitzak islatzen dituena, iaz baino %18,9 gutxiago izan da; emaitza ez errepikariek ere ekarpen txikiagoa egin diote entitateari.