2008ko datuekin alderatuta, %43,8ko murrizketa izan du. Negozioaren kopuru osoa 35.412 milioi euro izan zen iaz, 2008an baino %3,1. Berankortasuna edo morositatea kutxen batez bestekoa baino baxuagoa izan da.
Dotazioen aurreko negozio errepikarien emaitzak gora egin zuen 2009an, %22,8 hain zuzen ere.
Berankortasuna edo morositatea %2,9an inguruan kokatu da, sektorearen batez bestekoa baino askoz beherago; dena den, eta morositateari eutsi arren, entitateak bikoiztu egin ditu hornidurak.
Sektore pribatuko bezeroen gordailuak %7 hazi dira, eta Euskadiko Kutxak bezeroei emandako kredituak 16.797,3 milioi eurokoak izan dira, aurreko urtean baino %0,1 gehiago.
Kaudimen edo solbentziari dagokionez, bestalde, Euskadiko Kutxak %10,5eko Core kapital ratioa du, eta horrek esan gura du sektoreko entitateen artean lehenengo zazpien artean dagoela.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.