Euskadiko Kutxak 2007ko txosten ekonomiko eta soziala aurkeztu du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko mar. 7a, 14:22
Arrasateko egoitza nagusian egin zuten atzo Euskadiko Kutxako ohiko batzar nagusia Juan Mari Otaegi Euskadiko kutxako presidenteak eta Elias Atutxa zuzendari nagusiak. Otaegik erakunde orokorraren datu adierazgarrienak zeintzuk izan ziren esan zituen; hala, 2007a urte ona izan zela baieztatu zuen. Datuen arabera, ia 210 milioietako irabaziak izan zituen erakundeak (zerga aurretiko emaitza); hau da, 2007an %18,7 hasi zen erakundea.

Jarraian, Atutxak hartu zuen hitza. Zuzendari nagusiak Euskadiko kutxak 2007an izandako datu guztiak laburbildu zituen. Atutxaren esanetan, bezeroei emandako kredituen hazkundea aurreko urteetakoa baino txikiagoa izan da. Horrela arrazoitu zuen Atutxak beherakada: " Inbertsioen hazkundeen murrizketa orokorra izan da; etxebizitzen merkatuko aurreikuspenak ez zirelako onak eta fondoen eskuragarritasunak behera egin duelako". Hala ere, iazko datuekin alderatuta, % 15,5eko hazkundea izan du erakundeak emandako kredituek.

Hedapena

Euskadiko kutxak izan duen hedapena azpimarratu zuen Atutxak. Guztira, 17 sukurtsal berri ireki zituen Euskadiko kutxak 2007an; hiru Gipuzkoan eta Bizkaian eta 14 Asturias, Kantabria, Burgos, Valladolid, Madril eta Zaragozan.

 

Bezeroei dagokionez, 1.154.598 bezero baino gehiago ditu Euskadiko kutxak. Horietako %22a hedapen sareko bezeroak dira; hau da, Euskal Herritik kanpokoak. Gainera, STIGA  txostenaren arabera, zerbitzu kalitatea kontuan hartuta, Espainiako 103 finantza-erakundeen artean, 2. postuan geratu da Euskadiko kutxa. Inkesta horrek bezeroaren poztasuna neurtzen du; 0-10 arteko puntuazioa ematen dute eta Euskadiko kutxak 8,06ko puntuazioa lortu du.

Bazkideak

Azkenik, bazkideak gogoratu zituen Atutxak. 2007 urte amaieran 1.923 bazkide zituen Euskadiko kutxak. Horietatik %58a gizonezkoak ziren eta %41a emakumezkoak. Hala, iaz, 66 bazkide berri izan zituen erakundeak.

2008ko helburuak

Gaineratu zuten, 2008ko helburua iazko hazkundea mantentzea izango dela. Bestalde negozio kopurua %14an haztea espero dute. Baina, behin eta berriz errepikatu zuen Atutxak, etxebizitzen merkatuak izango duen bilakaeraren aurrean zuhurtziarekin jokatu beharko dutela.

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak