Aurrezki kutxak emandako kredituen zenbatekoa hazi da batik bat. 14.982 milioi euro eman ditu mailegutan Euskadiko Kutxak 2007an, 2006an baino %16 gehiago. Etxeko ekonomien hipoteka maileguak apaldu egin dira 2007an %16ko hazkundea izan dute eta. Hedapen Sarearen bilakaera, berriz, emankorra izan da. Aurrezki kutxaren hazkundeari %37a eman dio.
Gainerako irabaziak emandako kreditu pertsonalek sortu dituzte. 2006arekin alderatuz %6 hazi dira. Enpresa eta merkataritza kredituak eta leasing-ak eragindako irabaziak, berriz, %15 hazi dira. Kudeatutako negozioren bolumena, berriz, 30.877koa izan da, 2006an baino %14,2 handiagoa.