Euskadiko Gazteak Lankidetzan egitasmoa: izen-emate epea zabalik

Txomin Madina Milikua 2007ko api. 18a, 11:22
Maiatzaren 2ra arte egongo da epea zabalik. Helburua da uztaila eta urria artean Amerika, Afrika zein Asian lankidetza programetan parte hartuko duten 100 gazte hautatzea. Hirugarren munduarekiko lankidetza programetan parte hartzeko nahia duten 20-30 urte arteko gazteei zuzenduta dago egitasmoa.

Eusko Jaurlaritzaren kultura sailaren gazteri zuzendaritzak eta Etxebizitza eta Gizarte gaietarako sailaren garapen lankidetzarako zuzendaritzak bultzatzen du egitasmoa, hirugarren munduan egiten diren ekintzen kudeaketa bertako gobernuz kanpokoko erakundeen mende geratzen delarik.

Izen-ematea

Izena emateko Eusko Jaurlaritzak Gasteiz, Bilbo zein Donostian dituen ordezkaritzetara joan behar da. Behin epea bukatuta, aurre-hautaketa bat egingo dute hainbat irizpide jarraituz:

  • titulazio akademikoa,
  • garapenerako lankidetzarekin aurretik izandako harremana,
  • gobernuz kanpoko erakunde bateko kide izatea edota
  • gazte elkarte zein helburu sozialeko erakunderen batekin lanean aritu izana.

Informazio eta orientazio aldia

Maiatzaren 11n jakingo da aurre-hautatuen zerrenda, eta ondoren, informazio eta orientazio aldian parte hartu beharko dute hautatuek:

Araban, Barriako aterpetxean maiatzeko azken bi asteburutan izango dira horretarako prestatutako topaketak, eta ondoren emango dute jakitera egitasmoan zeintzuk parte hartuko duten.

Hiru hilabeteko egonaldia

Hirugarren munduan egonaldiak hiru hilabetekoak izango dira, uztailetik urrira bitartekoak: Eusko Jaurlaritza arduratuko da gazte lankideen bidai eta aseguru gastuetaz, garapen programaren ardura daraman gobernuz kanpoko erakundea, aldiz, mantenuaz eta ostatu emateaz.
 
1993an programa martxan jarri zenetk, 1.196 gaztek hartu dute parte programa honetan, eta garapen egitasmo gehienak Amerikan lantzen badira ere, Asia zein Afrikan ere badaude hainbat proiektu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak