Europan politika ezkertiarren beharra azpimarratu dute 'Independentistak eta ezkertiarrak' koaliziotik

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko eka. 2a, 16:19
Independentistak eta ezkertiarrak-Europa de los Pueblos-Verdes koalizioko Euskal Herriko zerrendaburu Iñaki Irazabalbeitia Arrasaten izan da.

Europan ezkerreko politikak ezartzearen beharra azpimarratu du Irazabalbeitiak eredu ekonomiko berria bultzatu, giza eskubide guztien defentsa egin eta diplomaziaren indarra sustatuko duena. "Erabakiak betikoek hartzen jarraitu ez dezaten" botoa ematera joateak duen garrantzia azpimarratu du. Zentzu horretan "europarlamentario abertzalea, progresista eta ezkertiarra bermatuko duen aukera bakarra" direla adierazi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak