Euria goitik eta behetik baina ohiz kanpoko litro kopururik ez gurean

Jon Berezibar 2010eko ekainaren 17a

Iragarpenek diote euri-jasarik handienak atzean utzi ditugula dagoeneko eta txarraldiak, poliki baina, hoberako joera izango duela. Atzo, halere, bota zituen bota beharrekoak eta horren erakusle dira estazio meteorologikoetan egindako neurketak.

Euskalmet agentziak emandako datuen arabera Arrasaten egin zuen euri gehien atzo, guztira 73 litro metro kubikoko. Urkulun eta Oñatin ditu euskal meteorologia agentziak neurgailuak; Aretxabaletakoan 55,7koa izan zen neurketa eta Oñatin 65,1. Urkuluko urtegia gaur edukiera osoaren %89,10an da; urte sasoi honetarako ohikoa den datua. Euria egin bai baina gurean ohiz kanpoko egoerarik ez da izan. Eguraldia baretuta eta ibai zein erreken emaria normaltzen hasita, Herrizango Sailak ere alerta egoera amaitzea erabaki du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak