Euri zaparrada handiak espero dira arratsalderako

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ira. 15a, 17:48

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alerta ezarri du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Pello Zabalak euria egingo duela esan du, baina bere ustez gurean ez da hainbesterako izango. Ertzaintzako prentsa oharrak dio, gaur arratsaldetik eguaztena bitarterakoa izango dela okerrena. Zaparrada bortitzak eta ekaitza bota dezakeela iragarri dute. Bestalde, eguenetik egubakoitzera giroak berriro okerrera egingo du eta zaparradak nagusi izango dira.

Gaur arratsaldetik aurrera zaparrada eta ekaitz gogorrak espero dira; denbora gutxian euri asko, alegia. Pello Zabalak arratsalde erditik gauerdira bitartean euri asko egingo duela dio, baina Debagoienari dagokionez ez du uste hainbesterako izango denik. "Kostaldean eta Kantabria aldean botako du bortitzen", adierazi du. Goiena Magazinean emango ditu xehetasun guztiak.

Gaurko, martitzeneko iragarpena. Euskalmet

"Eguraldia nabarmen ezegonkortuko da. Eguneko bigarren partean eta kantauri isurialdean gehiago nabarituko dugu. Orduan zaparrada ugari botako ditu eta ekaitzak ere jo dezake. Ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak 20 ºC-ren azpitik geratuko dira".

Eguazteneko iragarpena. Euskalmet

"Asteazkenean euripean egongo gara. Zerua oso hodeitsu egongo da eta euria barra-barra botako du. Pilaketa handiena goizean espero dugu eta trumoi-ekaitzak ere jo dezake. Norabide aldakorreko haizea ahul-bizi ibiliko da, iparraldekoa nagusituz. Tenperatura maximoak 18-19 ºC-ren inguruan ibiliko dira".

 

Meteosat 0 degree Infrared 3.9 Western Europ

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak