Gatzagan, Eskoriatzan eta Aramaion izan ezik, beste herri guztietan egin dituzte elkarretaratzeak udaletxe aurretan. Udaletako ordezkariak ez ezik, hainbat herritan herritarrak ere batu dira atzoko atentatua gaitzestera. EUDELek atzoko Ignazio Uriaren hilketa euskal gizartearen kontra egindako atentatua dela salatu du, eta euskal gizartean aukera politiko, sozial eta kultural guztiak aintzat hartzen dutenak baino ez direla onartuko gaineratu du. Azpimarratu dute gainera, edozein pertsona edo erakunderen aurkako edozein atentatu zein mehatxu jasangaitzak direla eta atzoko atentatua gogor gaitzetsi du Inazio Uriaren familiari elkartasuna adieraziz.