EUDELek deituta, elkarretaratzeak atentatua gaitzesteko

Txomin Madina Milikua 2007ko urr. 10a, 18:28
Gatzaga, Aramaio eta Elgetan ez, ibarreko gainerako herrietako udaletxeen aurren egin dituzte elkarretaratzeak.

EUDEL, Euskadiko Udalen Elkarteak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte gaur eguerdian ibarreko zenbait udaletxeren aurrean atzo ustez ETAk Bilbon egin zuen atentatua gaitzesteko.

Ordulaurden iraun duTE elkarretaratzeak, eta Oñatikoa eta Bergarakoa izan dira jende gehien bildu dituztenak. Eskoritza, Antzuola edota Arrasaten pertsona gutxiago elkartu dituzte. Elgeta, Gatzaga eta Aramaion, aldiz, ez dute elkarretaratzerik egin.

Gogoratu Bilboko la Peña auzoan lehergailu lapa batek eztanda egin zuela atzo, eta, pertsona bat larriki zauritu zela, zinegotzi sozialista baten  bizkartzaina, hain zuzen ere. Azken informazioen arabera, zauri larriak baditu ere, bizkartzaina kontziente dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak