Etxeko ospitalizazioaren gaineko batzar informatiboa Arrasaten

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko urriaren 26a

Hitzaldia egingo du Julio César Sandoval medikuak, Debagoieneko Ospitaleko Etxeko Ospitalizazioaren Zerbitzuko arduradunak. Hilaren 29an izango da, 19:00etan, Arrasateko Kulturaten.

'Ospitalea etxean' izenburupean antolatu du hitzaldia Debagoieneko Ospitaleak. Besteak beste landuko dira honako gaiak: Zer da etxeko ospitalizazioa?;

Debagoieneko profesionalen taldea eta eskualdean duen kobertura; etxeko ospitalizazioak dituen abantailak, betiko ospitalizazioarekin alderatuz; ingresatzeko edo zerbitzutik kanpo gelditzeko irizpideak; etxean ingresatzeko patologia eta egiten diren prozedura diagnostiko eta terapeutikoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak