Etxeko ospitalizazio zerbitzua ipiniko dute ospitalean

Arritxu Barruso 2008ko mar. 7a, 14:11
Debagoieneko ospitaleak etxeko ospitalizazio zerbitzua ipiniko du martxan ekaina aldera. Dena den, oraindik zehazteke dago zeini zuzenduta egongo den zerbitzu berri hori.

Etxeko ospitalizazio zerbitzuarekin lortu nahi dena da, gaixoek ospitalean jasotzen dituzten zerbitzu berberak etxean jaso ahal izatea, inolako arrisku barik.

Hiru medikuk, erizain batek eta administrari batek jardungo dute lanean. Bi auto erabiliko dituzte horretarako, biak ere beharrezko tresneria eta medikamentuekin hornituta. 

Hilabete honetan langileak aukeratzeko frogak egingo dituzte. Apirila eta Maiatza bitartean mediku eta erizainak lan horretarako prestatuko dituzte. Era berean, gaixoek eta horien familiartekoek etxeko ospitalizazio zerbitzua jasotzeko bete beharrezko ezaugarriak zehaztuko dituzte. Asmoa da ekainean zerbitzu berria abian izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak