Etxeen salerosketa %26,5 jaitsi da - BIDEOA

Maider Arregi 2008ko mar. 27a, 19:14
Aurtengo urtarrilean Etxeen salerosketa %26,5 jaitsi da 2007ko urtarrileko datuekin alderatuta. Jaitsiera handiena Gipuzkoan eta Nafarroan gertatu da, %35etik gorakoa bi probintzietan. Datuok, kezka eragin dute higiezinetan (inmobiliariatan).

Guztira, ia 3.000 salerosketa izan dira aurtengo urtarrilean Hego Euskal Herrian, iazko urtarrilean baino ia 1.100 gutxiago. Datu horiek erakusten dute, etxebizitzen salerosketa %26,5 jaitsi dela aurtengo urtarrilean, hilabete berdineko iazko datuekin alderatuz. Hego Euskal Herriko lau probintzietan gertatu da jaitsiera baina gehien igarri duten probintziak izan dira Gipuzkoa eta Nafarroa. Bietan, %35etik gora jaitsi da etxebizitzen salerosketa. Jaitsiera honen arrazoiak ugari izan daitezke.

Higiezinen krisia

Joan den urteko azaroan hasi ziren inmobiliariatan krisia igartzen. Eta egun, kezka sortzen die, izan ere, euren aktibitatea, alokairuaz gain, etxebizitzen salerosketan oinarritzen da.

Aipatu behar da, etxebizitzen salerosketen jaitsiera orokorra da alor guztietan. Babes ofizialeko zein ohiko merkatuko  etxebizitzen salerosketen kopurua antzera jaitsi da.
Eta jaitsiera honekin lotuta, etxebizitza erosteko hipoteken kopuruak ere behera egin du. 2008ko urtarrilean,  4.250 hipoteka kontratatu  dira Hego Euskal Herrian, iaz baino 1.000 gutxiago.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak