Etxebizitzen prezioak gora egin zuen iaz; 2006an baino gutxiago

Miren Arregi Amasorrain 2008ko urt. 3a, 14:25
Azken urteotako tendentziari jarraituz, 2007an etxebizitzen prezioak gora egin du Hego Euskal Herrian. Prezioak orokorrean igo badira ere, esan behar da aurreko urteetan baino neurri txikiagoan jasan dutela igoera etxebizitza berriek. Arrasateko etxebizitzen prezioak Hego Euskal Herriko prezio altuenen artean daude.

Etxebizitzen prezioak igo egin dira 2007an Hego Euskal Herrian. Hala ere, azpimarratu behar da igoera ez dela 2006koa bezalakoa izan. Hau da, 2006. urtean etxebizitza berrien prezioak %5,8ko igoera jasan bazuen, 2007an, %3,3ko igoera jasan du. Beraz, 2006an baino 2,5 puntu gutxiagoko igoera jasan dute prezioek 2007an. Alegia, prezioak igo bai, baina neurri txikiagoan. 

Lurraldeka

Lurraldeei dagokienean, badira desberdintasunak bataren eta bestearen artean.

  • Kasu deigarriena Arabakoa da, izan ere, etxebizitzen prezioen azken urteetako igoera gelditu eta %2,5a merketu da etxebizitza berrien prezioa 2006koarekin alderatuz.
  • Nafarroan ere izan da prezioen igoera, hori bai, 2006an baino askoz ere neurri txikiagoan. Izan ere, 2006an igoera %7,7ko izan bazen, 2007a, %1,9ko igoera jasan dute.
  • Bigarren igoera handiena Bizkaiko etxebizitzetan jasan dute, izan ere, %6,2a igo dira prezioak 2007an. Hori bai, 2006an jasandako igoera baino neurri txikiagoan igo dira prezioak.
  • Gipuzkoak jasan du igoera handiena, %6,7koa hain zuzen ere. Aurten Gipuzkoan, gainontzeko lurraldeetan ez bezala, prezioek 2006an jasan zutena baino igoera handiagoa jasan dute. Hala, metro koadroak gipuzkoan 4.061 euro balio du, 2006. urtean baino 254 euro gehiago. Etxebizitza berriaren bataz besteko salneurria, 406.100 eurotan finkatu du balioztatze elkarteak.

Arrasaten igoera handia

Donostiak, Espainiako bigarren hiri garestiena izaten jarraitzen du, etxebizitzen prezioak jasan duen %1,6ko igoerarekin.

Arrasatek, bestalde, igoera handia jasan du azken urtean. Izan ere, %19,9 garestitu dira etxebizitzak 2007an. Hala, Arrasaten, metro karratua 2007an, batazbeste 2.577 euro ordaindu dute erosleek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak