Etxebiden lau urtetik gora daramatenek eskabidea berritu beharko dute hilaren 25erako

Mirian Biteri 2007ko ira. 14a, 11:30
Orain dela lau urte edo gehiago Etxebiden izena eman zutenek eskabidea berritu beharko dute. Berrikuntza idatzia aurkezteko azken eguna hilaren 25a izango da. Esandakoa egiten ez dutenak Etxebidetik kanpo geratuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eskutitz bat bidaliko die eskabidea berritu behar dutenei, bete beharreko berrikuntza idatziarekin. Eskabide hori iristen ez bada, Sail horren lurralde ordezkaritzetan eta Interneten aurkituko du idatzia interesatuak, www.etxebide.info web gunera sartuta.

Datu pertsonalak, etxebitza-eskariaren esperiente-zenbakia eta etxebizitzaren etorkizuneko titular guztien sinadura bete ostean, lurralde ordezkaritzetan aurkeztu beharko da eskabide hori.

Posta bidez ere bidal daiteke berrikuntza idatzia. Correoseko egoitzera joan beharra dago, gutun-azala zabalik dagoela. Han idazki horren kopia bat emango zaio-interesatuari, sarrera datarekin. Ondoren, gutun ziurtatua lurralde ordezkaritzara bidaliko da.

Interesa adierazten ez duena Etxebidetik kanpo geratuko dela eta beraz, babes ofizialeko etxebizitzen zozketetan ezin izango duela parte hartu ohartarazi du Etxebizitza Sailak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak