Etxe Aundik ICTEk emandako saria jasoko du Fitur azoka dela-eta antolatutako ekitaldian

Mirari Altube Arrese 2010eko urtarrilaren 18a

Eguaztenean, hilaren 20an, zabalduko ditu ateak turismoaren azokak Madrilen eta bertan izango dira Debagoieneko ordezkariak.


Hilaren 20an hasi eta domekara bitartean egongo da zabalik turismoari eskainitako Fitur azoka. Krisiari aurre eginez iazko erakustoki kopuru bera egongo dela iragarri dute, hau da, 170 herrialdetako 11.000 enpresen ordezkaritzak. Tartean Eusko Jaurlaritzarena egongo da eta bertan Ernesto Murgiondo, Oñatiko turismo zinegotzia eta Ana Heriz Mankomunitateko turismo teknikaria izango dira Debagoienaren berri ematen: Arrikrutzeko kobak, Arantzazu…

Ekitaldia eguaztenean

Azoka aprobetxatuta ICTE erakundeak –Turismo Kalitatearen Espainiako Erakundea– sariak banatuko dizkie turismoaren alorrean lan egin eta iaz Q kalitatea eskuratutako hainbati. Hain zuzen Oñatiko Etxe Aundi jatetxeak jasoko du sari hori eguaztenean egingo duten ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak