Batzar Nagusiek, Eusko Ikaskuntzak eta Jakiunde Akademiak elkarlanean 2030. urtean Gipuzkoak ekonomia eta gizarte arloan izan beharko dituen ezaugarriak zehaztuko dituzte. Horretarako, erabakiak hartu aurretik hausnarketa egingo duen aholkularitza kontseilua osotuko dute. Bestalde, egitasmoa indartzeko foro sarea jarriko dute martxan.
18 hilabeteko prozesua
Prozesua uztailean hasi zuten. 2009ko urtarrila eta ekaina artean bete beharreko helburuak zehaztuko dituzte, eta 2009ko uztail eta abendu artean jarraitu beharreko estrategiak.