Espainiako txapelketan lan txukuna eginda itzuli dira Debagoieneko Eskalatzaileak Valladolidetik

Jon Berezibar 2010eko maiatzaren 27a

Joandako zapatuan jokatu zen Valladoliden Espainiako Kopako lehen proba eta lan ona eginda itzuli dira gureko ordezkariak. Debagoieneko Eskalatzaileak taldetik lau eskalatzailek hartu zuten parte. Mikel Velascok ez zuen zortea aldeko izan eta helduleku batek irrist egin eta gero, 46. postuan burutu zuen zapatukoa. Sub 18ko kategorian Kepa Bruña 9. izan zen eta 16. Iñaki Velasco. Jon Martinezek 3. eskuratu zuen, eta ondorioz podiumera igo, sub 20kan. Podiumetik oso gertu Miriam Mulas ibili zen, sub 16koan, 6. postuarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak