Espainiako Auzitegi Nazionalak '18/98 auziko' 46 lagun atxilotzeko agindua eman du. Tartean Natale Landa arrasatearra eta Jose Luis Elkoro eta Xabier Arregi bergararra daude. Espainiako Auzitegi Nazionalak 18/98 auziko 46 lagun atxilotzeko agindua eman du gaur, haiek ihes egiteko "arriskua" dagoela uste duelako. Espainiako Auzitegi Nazionalak dio gaur ez duela epaiaren autoa aterako. Baliteke abenduaren 10ean ateratzea sententzia.
Maite Ariztegi GOITBn
Maite Aristegik, '18/98 +' plataformako bozelamaileak, Goiena Telebistari esan dio epai politikoa dela eta eskubide zibilak zapaldu direla. Maite Aristegik gaineratu du "auziperatuek ez dute delitu zantzurik eta espero zitekeen berri txarrena izan da."
Beste hedabideetan
Berriako albistea
Garako albistea