Lanok 106.498.219,60 euroko aurrekontua izango dute eta 35,5 hilabeteko epea izango du enpresak lanak amaitzeko. Guztira, 4.286 metro izango ditu tarte honek.
Zati malkartsua
Jaurlaritzatik esan dutenez zati hau nahiko malkartsua da, aldapa handi eta bailara txikiekin. Hartara, ia zati guztia tunelean izango da. 3,9 kilometroko tunela izango da eraikiko dutena.
Zati hau Deba ibaiaren gainean eraikiko den zubiarekin elkartuko da aurreko zatiaarekin (Bergara-Bergara); hurrengo tartearekin (Antzuola-Ezkio Itsaso) Deskarga ibaia zeharkatuko duen zubiaren aurreko lubakiaren bidez.