Eskualdeko Ospitalean txerri-gripe kasu biren gaineko susmoa

Ubane Madera 2009ko api. 27a, 11:57
Eskualdeko Ospitalean txerri-gripe kasu biren gaineko susmoa izan dute asteburuan. Jose Luis Angulok, Eskualdeko Ospitaleko gerenteak emandako datuen arabera, atzo arratsaldean Mexikoko Rivera Mayatik etorritako bikote bat Eskualdeko Ospitaleko larrialdi zerbitzuetara joan zen gripearen sintomekin. Osasun Sailaren protokoloa aplikatu eta Txagorritxuko ospitalera bidali zituzten.

Eztula eta bestelako sintoma batzuk zituen bikoteak eta horren aurrean, ospitaleak Osasun Sailak ezarritako protokoloa aplikatu eta bikotea Txagorritxuko ospitalera bidali zituen. Han Osakidetzako epidemiologo batek aztertuko ditu. 

Kalenturarik ez, lasaitasun mezua

Edozelan ere, Eskualdeko Ospitaleko larrialdi zerbitzuetatik azpimarratu gura izan dute duten susmoa oso baxua dela. Ez dagoela ezer konfirmatuta eta gainera, nabarmendu dute bikoteak ez zuela kalenturarik (sintoma garrantzitsua txerri-gripearen kasuan). Ezarritako neurriak badaezpadakoak direla aditzera eman dute. Eta jakinarazi dute ezustekorik ezean, gaur bertan jakin ahal izango dugu bikote horrek txerri-gripea harrapatu duen edo ez.

Era berean, Eskualdeko Ospitaletik lasaitasun mezua helarazi gura diete herritarrei, “erabateko lasaitasuna”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak