Eskualdeko bikoteak ez du txerri-griperik

Ubane Madera 2009ko api. 27a, 14:16
Osakidetzatik emandako informazioaren arabera, atzo (domeka) arratsaldean gripe sintomekin Eskualdeko Ospitalera joan zen gure ibarreko bikoteak ez dauka zerri-griperik. Jose Luis Barreiro prentsa arduradunak jakinarazi du Bilboko kasuaz gainera, ez dutela, momentuz, besterik atzeman Euskal Autonomia Erkidegoan. Dena den, gaineratu du katarro sinple batekin ospitalera oso kezkatuta doazenen kasu gehiagoren berri entzungo dugula datozen egunotan. Iragarri du 13:00etan emango dutela zerri-gripearen egoeraren gaineko azken ordukoaren berri Gabriel Inclan Osasun sailburuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak