Eskoriatzako PSE-EEk Foru Aldundiaren jarrera salatu du hiltegien kudeaketan

Goiatz Arana Begiristain 2010eko irailaren 29a

Eskoriatzako alderdi sozialistako zinegotzi Iñaki Pierruguesek –prentsa ohar baten– Rafael Uribarren Landa Ingurunearen Garapenerako diputatu eta Arrasateko EAJko zinegotziari egotzi dio, hiltegien kudeaketan, jarrera "oztopatzailea" eta "manipulatzailea" izatea.

Pierruguesen hitzetan, Uribarren Oñatiko hiltegiaren kudeaketaz arduratuko den elkarte publikoa martxan jartzea "oztopatzen" ari da, "aitortu ezin diren" arrazoiengatik.

Prentsa oharrean gaineratzen duenez, Landa Ingurunearen Garapenerako departamendutik idatzi bat bidali dute udaletxeetara, esanez Foru Aldundiak Gipuzkoako hiltegien kudeaketa "bateratua" eramango duela aurrera.

Udaletako, Mankomunitateko eta Foru Aldundiko ordezkariekin egonda, hurrengo egunetan zabalduko dizuegu informazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak