Arrasatekoa datorren urtean amaituko dute, eta Beasain-Bergarari dagokionez Urretxu eta Antzuola arteko lanak hasiko dira. Lan hauen barruan tunela egingo dute Deskargako mendatea saihesteko.
Honez gain, Diputazioak iragarri du datorren urtean ardatz nagusietan inbertsio handiak egingo dituztela errepideen artapenean, mantenuan eta segurtasunean, 43 milioi euro baino gehiago.
Baina beste lan batzuen berri ere eman du aldundiak. Eskoriatzan berritu egingo dituzte Apotzaga, Mazmela eta Zarimutz auzoetarako bideak. Lau kilometro eskas dira denera, eta 770.000 euro bideratuko dituzte lanotara. Lanak enkantera aterata daude, eta bi hilabete eta erdiko epean amaitu beharko dira. Bigarren mailakoak dira aipatutako hiru auzoetarako bideak. Ap-1 autobideko lanetan ibili ziren ibilgailu astunek errepide berrira iristeko erabiltzen zituzten, eta oso hondatuta geratu ziren ondorioz.