Eskolanien kontzertua zapatuan Arantzazun

Edu Mendibil 2009ko aza. 13a, 12:16
Espainiako hiru eskolania onenetakoek emanaldia egingo dute bihar, zapatua, Arantzazuko Basilikan, 12:00etan. 'Kulturen arteko topaketa' izenburupean, Montserrat, El Escorial eta Easo eskolanietako 110 mutikok hartuko dute parte emanaldian.

Katalanez, gazteleraz eta euskaraz abestuko dute, hurrenenez hurren, eta amaieran hiru eskolaniek bat egingo dute hainbat pieza elkarrekin abesteko. Abesbatza bakoitzak bina konposizio aukeratu ditu amaieran abesteko.


Santos Sarasola Easo abesbatzako presidentearen hitzetan, "ikuskizun mundiala izango da zapatukoa, oso zaila delako hiru eskolania hauek elkartzea. Aukera paregabea da biharkoa musikazale guztiendako". Gaur, egubakoitza, aipatutako hiru eskolaniek emanaldia egingo dute Donostian, Kursaal auditoriumean, 20:00etan.

Easo eskolania Gorka Garmendiak zuzentzen du eta 7 eta 16 urte bitarteko 36 mutikok osatutakoa da. Donostiarrek Edward Elgar, Javier Bello Portu, Aita Donostia eta Lorenzo Ondarraren piezak eskainiko dituzte kontzertuko lehen zatian.
Montserrat eta El Escorial eskolaniak adin bereko 35 eta 36 mutikoekin osatutakoak dira eta Bernat Vivancos eta Javier M. Carmena dira, hurrenez hurren, taldeetako zuzendariak.
Kontzerturako sarrerak Oñatiko kultura etxean, Arantzazuko opari dendan, Kutxako kutxazain automatikoetan eta www.generaltickets.com helbidean eskura daitezke, 15 eurotan.

EGITARAUA

Easo eskolania
Edward Elgar    Two Partsongs Op. 26   
Javier Bello-Portu    No lloréis mis ojos
Aita Donostia    Ja l’he trobat
Lorenzo Ondarra    Autu-Mautuak

El Escorial
Gabriel Faure    Ave María
                       María Mater
                       In paradisum

Franz Schubert    Gott ist mein Hirt (Sal 21)
F. Guerrero    Sanctissima María
                    Adios, verde ribera
                    O virgen, quand’os miro

Gregor Aichinger    Regina coeli

Montserrat eskolania
Cant gregoriano    Germinans germinabit, con campanas
Joan Cererols        Salve Regina amb ecos
Narcís Casanovas    Angelus ad pastores
P. Àngel Rodamilans    Moreneta en sou
Ar Francesc Civil         El cant dels ocells

Denek batera
Jose de Olaizola    Agur jaunak
Cesar Franck        Panis Angelicus
Llibre Vermell       Imperayritz
Pau Casals           Nigra sum
Jesus Guridi         Ave María
Arantzazuko Ama   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak