Eskola publikoaren aldeko aldarrikapena egin du Ezker Batuak Bergaran. BIDEOA

Arritxu Barruso 2009ko ots. 25a, 17:31
Eskola publikoaren aldeko aldarrikapena egiteaz gain, Legebiltzarrerako Gipuzkoako zerrendan doazen lau Debagoiendarren aurkezpena ere egin dute. Azaldu dute enplegua, etxebizitza eta bidezko politika fiskalak izango direla Legebiltzarrean egingo duten lanaren ardatz nagusiak.

Ezker Batuak Gipuzkoatik Legebiltzarrerako aurkeztu duen zerrendan lau debagoiendar daude. Juan Luis Merino, Eskoriatzako zinegotzia, Karmelo Perez Oñatiko zinegotzia, Blanca Merchán CCOO sindikatuko delegatua eta Isabel Salud Izquierda Unida alderdiaren Kontseilu politiko eta federaleko ordezkaria.

Lauak Bergaran izan dira gaur goizean Legebiltzarrean aurrera eraman nahi dituzten proiektu eta politiken berri ematen.

Eskola-gela

Aurkezpenak eginda, Ezker Batua Berdeak taldeko ordezkariek Euskal Eskola Publikoaren aldeko aldarrikapena egin dute. Horretarako Bergarako Munibe plazan eskola-gela bat antolatu dute, eta irakasle lanetan jardun dute Isabel Saludek eta Arantza Gonzalezek, Gipuzkoako zerrendako bigarren hautagaiak. Azken horrek adierazi du Euskadin, lehen mailako hezkuntzan neska-mutilen erdiek itunpeko ikastetxeetan eta pribatuetan ikasten dutela, eta beste erdiek ikastetxe publikoetan egiten dutela. 0 eta 3 urte arteko doako plazak sortuko dituztela eta neska-mutilak euskara eta erdara ezagutzea bermatuko duen hezkuntza sistema defendatuko dutela adierazi du Gonzalezek.

Gonzalezek gaineratu du kalitatezko hezkuntza publikoaren proiektua aurrera eramateko baliabideak lortu behar direla eta adierazi du horretarako gaur egun EAJ eta EAk, Sozialisten eta Popularren babesaz, aldundiarekin garatzen duten zergen-politika neoliberala aldatzea proposatzen dutela.

Enplegua

Momentu hauetan enpleguari ematen diogu garrantzia, egoera kritikoan gaudelako, baina baita etxebizitzari ere, bizitzeko sabai bat edukitzeari. Gure bailarari dagokionez gure ardura nagusiak dira eskola publikoaren defentsa, eta azpiegitura handien kopuru altua, horrelako bailara txiki eta estu batendako azpiegitura gehiegi daude.    

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak