Eskaintza zabala Aste Santua Debagoienean igaroko dutenendako

NereaMenor 2009ko api. 8a, 12:03
Geroz eta gehiago dira Aste Santua etxean igarotzen duten debagoiendarrak. Hala ere, etxean ongi pasatzeko aukera badagoela erakusten digute turismo bulegoetako eskaintzek. Bailara osoa ezagutu nahi duenak hainbat ibilbide eta monumentu bateratzen dituen bisita kontrata dezake.

Bestela, herririk herri badago museo eta natura ibilbide eskaintza zabala. Leintz Gatzagan, esaterako, eskualdeko barazki eta fruta kontserbagintza bisita daiteke, baita gatz museoa ere. Mendia gustuko dutenak, berriz, Dorletako Santutegira igo daitezke edota mendi ibilbideak aukeratu.

Oñatin, Arantzazuz gain, herrian zehar sakabanatuta dauden monumentuak ikus daitezke, eta baita Arrikrutzeko kobak ere.

Paintballa eta Segwaya

Ohiko ekintzez aspertuta daudenentzat, aldiz, paintballa eskaintzen da Arrasaten (www.arrasatepaintball.com) eta segway ibilbideak antolatzen dituzte Eskoriatzan (www.en-medio.com).

Oraindik ere, hil amaiera arte, Debagoiena gastronomiaren bidez ezagutzeko aukera dago jardunaldi gastronomikoekin. 16 jatetxetan, pella, odoloste eta gaztaz osatutako menuak prestatuko dituzte. Aste Santua dela eta, hainbat jatetxe itxi egingo dituzte; beraz, aldez aurretik deitzea gomendagarria litzateke.

Ordutegiak

Oñati

  • Turismo Bulegoa: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00.
  • Bisita gidatuak egunero:
    • Unibertsitatean: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00.
    • Unibertsitate eta parrokian: 12:00etan eta 17:00etan.

Arantzazu

  • Debagoieneko Turismoa: 10:00-14:00 eta 15:00-18:30.
  • Bisita gidatuak, bulegotik: 10:30, 11:30, 12:30, 16:00 eta 17:00etan.

Bergara

  • Turismo Bulegoa: Astelehenetik zapatura: 10:30-14:00 eta 16:30-19:30. Domeketan: 11:00-14:00.
  • Bisita gidatuak, bulegotik: 11:30etan eta 17:00etan.

Leintz Gatzaga

  • Turismo Bulegoa: 10:00-14:00 eta 17:30-21:00.
  • Bisita gidatuak: 12:00etan eta 13:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak