ESK-k eguazteneko greba orokorrerako dei egin du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko irailaren 27a

ESK-k bat egin du hilaren 29an, eguaztena, deituta dagoen greba orokorrarekin, eta deialdia egin die langileei mobilizazioetan parte hartzeko. Kontzentrazioa izango da hilaren 29an, 19:00etan, Arrasateko Seber Altube plazan.

Greba Espainiako presidente Zapateroren gobernuaren erreformen aurka; Madril, Iruñea eta Gasteizko gobernuek suspertzen dituzten politiken aurka; eta, gobernuek eta ugazabek CCOO eta UGTrekin suspertzen duten elkarrizketa sozialaren aurka izango da.

Ez dela haustura diote

ESK sindikatuak ez du uste jarrera honek haustura dakarrenik euskal gehiengo sindikalean. ESKren ustez sindikatuen batasuna egitate puntual baten gainetik dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak