Ertzaintzak hainbat iruzur eta faltsikifazio egiten dabiltzala ohartarazi die herritarrei

Jasone Zabala 2009ko martxoaren 30a

Ertzaintzak 'estanpatxoaren iruzurra' deiturikoa egiten dabiltzala ohartarazi du. Azken asteotan 'estanpatxoaren iruzurra' izenarekin ezaguna dena egiten duten hainbat kasu antzeman izanak herritarrak ohartarazi beharrera eraman du Ertzaintza. Iruzur egileetako batek, buru-ahalmen gabeziak dituen plantak eginez, biktimari ustez berrogeita hamar edo ehun euro dituen gutun-azala ematen dio. Orduan, bigarren iruzur egile bat agertuko da. Hark biktima konbentzituko du aipatutakoa bezalako diru kopurua biltzeko eta horrela gutun-azalean dagoenaren truke emateko. Iruzurra beteko da biktimak bere dirua gutun-azalean dagoenaren truke ematen duenean, gutun-azalean paper zatiak baino ez daude-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak