Arrasatetik, berriz, domekan pasa ziren ertzainak. Halaxe esan digu Portaloia kioskoko Jonek. Han ere, ertzainak pasa zirenerako agortuta zeuden ale guztiak, "ez dago eskandalu bat baino ezer hoberik aldizkari bat ondo saltzeko" esan digu Jonek.
Del Olmoren agindua
El Jueves-ek azken zenbakian Asturiasko printze-printzesei egiten die irain, Del Olmok uste duenez, amodioa egiten ageri direla-eta. Espainiako Gobernuak ume jaioberri bakoitzeko emango duen 2.500 euroko laguntza da marrazkiaren gaia, eta testua, printzearen karikaturak esana: "Ohartzen al zara? Haurdun geratzen bazara, hau izango da nik egindako gauza guztien artean lan egitearekin antz handiena duena!".Aldizkariaren webgunea ere itxi zuten zapatuan, Miguel Angel Carballo fiskalak epaileari eskatu eta honek, Del Olmok, eman zuen agindua.