Herritarrek tokian tokiko udaletxe edo udal zerbitzuetan egiaztatu beharko dute zerrendetan agertzen diren edo ez. Komeni da hori egiaztatzea maiatzeko udal hauteskundeetan arazorik ez izateko.
Horretarako aukera zabalik dago dagoeneko, eta hilaren 16ra bitartean, egun hori barne, egin ahal izango da kontsulta nortasun agiria edo bestelako agiri ofizialen bat erakutsita.
Udal ordezkariek jakinarazi dute aurreko urteetan zerrendatan agertu arren, komeni dela aurten ere dena ongi dagoela egiaztatzea.