Mendate guztiak zabalik daude

Usoa Agirre 2007ko martxoaren 22a

Kurtzetan ez da katerik behar eta, beraz, ibarreko mendate guztietatik pasa daiteke. Hala ere, kontuz gidatzea gomendatzen dute, elur ugari dago-eta errepide bazterretan. Iragarpenaren arabera, tenperaturek behera egingo dute gauean eta izotza egingo du.

Mendateen egoera

Arlaban: zabalik dago, baina kontuz gidatu behar da.

Elgeta: zabalik dago, baina kontuz gidatu behar da.

Deskarga: zabalik dago, baina kontuz gidatu.

Leintz Gatzaga: zabalik dago, baina kontuz gidatu.

Kanpanzar: zabalik dago, baina kontuz gidatu.

Kurtzeta: zabalik dago, baina kontuz gidatu.

Udana: zabalik dago, baina kontuz gidatu.

PESAren autobus zerbitzua

PESAren zerbitzu guztiak martxan dira.

Eguraldi iragarpena

Atzoko elurtearen ondoren, egoera lasaitzen doa pixkanaka.

Eguraldi iragarpenaren arabera, gaur denboralea gutxitzen hasiko da. Prezipitazioak gutxitu egingo dira eta elurraren maila egunean zehar igotzen joango da. Goiz partean 400-600 metroren bueltan egongo da eta egunaren bukaeran 1.000 metrotik gora kokatuko da.



powered by ODEO

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak