Errepideen egoera hobea da, baina izotza egingo du

Usoa Agirre 2007ko urt. 25a, 16:58
Goizean arazo ugari izan dira elurrarengatik, baina pixkanaka badoaz arazo horiek konpontzen. Mendate gehienak irekita daude, baina kontuz gidatu behar da. Biharko, gainera, tenperaturak jaitsi egingo direla dio iragarpenak eta izotza botako du.

Mendateen egoera (19:00)

Arlaban: Zabalik ibilgailu guztiendako. Hala ere, kontu handiz gidatu.

Deskarga: Zabalik, kontu handiz gidatu.

Elgeta: Zabalik autoendako, itxita kamioi eta artikulatuendako. Kontuz gidatu, izotza dago.

Leintz Gatzaga: Itxita ibilgailu guztiendako.

Kanpanzar:  Zabalik, kontuz gidatu.

Kurtzeta: Itxita ibilgailu guztiendako.

Udana: Zabalik, kontuz gidatu.

Errepidea itxita

07:30ak aldera hasi du elurra Debagoieneko toki gehienetan, eta zuritu egin du denbora gutxian. Goizean, Antzuola eta Bergara arteko bidea itxita egon da denbora luzez, zuhaitz bat errepidera erori dela-eta.

Mendateak

Ibarreko Mendate denak ere itxita egon dira goizean zehar eta istripu bat baino izan da. Arlaban eta Kanpanzarren, adibidez, auto eta kamioiak geratu dira bidean eta itxi egin behar izan dituzte mendateak.

Eskolak

Mondragon Unibertsitateko hiru kanpusetan ez dituzte eskolak normaltasunez eman goizean eta arratsaldeko eskolak bertan behera gelditu dira Goi Eskola Politeknikoan, HUHEZIn eta ETEOn.

Argi barik

Antzuolako Lizarraga auzoko zenbait baserritan argi barik egon dira atzo gaua ezkero. Baserri batzutako matxura konpondu dute, baina ez dira guztietara iritsi oraindik. Iberdrolan esan digute zaila dela baserri batzutara iristea eta lanean ari direla. Gaur guztia konponduta izatea espero dute.

Autobusak

PESAk bertan behera laga ditu linea hauetako zerbitzuak:
  • Bilbao-Bergara-Tolosa-Donostia eta Donostia-Tolosa-Bergara-Bilbao
  • Eibar-Bergara-Zumarraga-Beasain-Iruña eta Iruña-Beasain-Zumarraga-Bergara-Eibar
  • Bergara-Oñati-Legazpi-Zumarraga-Antzuola-Bergara eta alderantzizko ibilbidean, bakarrik Antzuola – Bergara – Oñati arteko ibilbidean ibiliko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak