Arazo ugari sortarazi ditu elurteak

Maider Arregi 2007ko mar. 21a, 10:05
Azken ordua (15:23): Zabaldu dute Deskargako mendatea autoendako, baina oso kontuz pasatzeko abisua egin dute Ertzaintzatik. Guztiz itxita daude Leintz Gatzaga eta Udana. Autoek kateak behar dituzte Kurtzeta eta Elgetan. Kanpanzar eta Arlaban zabalik daude, baina kontuz gidatu behar da.

Mendateen egoera (15:23)

Arlaban: zabalik dago, baina kontuz gidatu behar da.

Elgeta: autoek kateak behar dituzte; kamioiendako itxita.

Deskarga: autoendako zabaldu dute, baina kontuz gidatu.

Leintz Gatzaga: itxita dago ibilgailu guztiendako.

Kanpanzar: zabalik dago. Elurra ari du une honetan eta kateak derrigorrezkoak ez diren arren, Ertzaintzak autoan eramateko gomendioa egin du.

Kurtzeta: kateak behar dituzte auto eta kamioiek.

Udana: itxita dago ibilgailu guztiendako.

Eguraldiaren iragarpena



powered by ODEO

Mondragon Unibertsitateko eskolak

Gaurko eskolak bertan behera gelditu dira hiru fakultateetan, HUHEZIn, Eskola Politeknikoan eta ETEOn.

PESAko autobusak

Bertan behera gelditu diren zerbitzuak:
  • 16.30eko Donostia -Tolosa -Ordizia -Beasain -Zumarraga -Bergara -Bilbo linea.
  • 16.30eko Bilbo -Bergara -Zumarraga -Beasain -Ordizia -Tolosa -Donostia linea.
  • Gasteiztik irten eta bertara doazen zerbitzu guztiak.
  • Bergara-Antzuola-Zumarraga-Legazpi-Oñati-Bergara zirkular zerbitzua noranzko bietan.
  • Oñati-Arrasate-Oñati Bertakoak.
Berriz hasi diren zerbitzuak (atzerapenak jasan ditzakete)
  • Bilbo-Arrasate-Bergara noranzko bietan.
  • Donostia-Soraluze-Bergara-Arrasate noranzko bietan.
  • Eibar-Soraluze-Bergara-Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza Bertakoak eta Arinak.

Istripu eta eragozpenak

  • Lau autok elkar jo dute Elorregitik Oñatirako bidean, 2630 errepidean. 10:30ean izan da istripua. Ez da zauriturik egon. Istripuak eragozpenak sortzen ditu errepidean.
  • Bergaran kamioi bat errepidetik irten da eta auto-ilarak sortzen ditu.
  • Elorregin zirkulazioa oztopatzen zuen kamioia kendu dute.
  • A-1 autobidea itxita dago Bergara parean, elurra dela-eta.

Argi barik

Oñatin argia joan da zenbait lekutan. Herriko erdigunean eta Errekalden, adibidez, argirik gabe daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak