Errepideak zabalik, baina kontuz elurrarekin

Irati Agirreazaldegi 2009ko urt. 6a, 16:39
Ibarreko errepideak zabalik dauden arren gidariek kontuz ibili behar dute, bigarren mailako hainbat errepide ez dituztelako garbitu oraindik.

Besteak beste, Oñatin, Arantzazurako bidea eta Bergaran Gorlarakoa arriskutsu daude gidariendako, harantz abiatu eta buelta hartu dute hainbat autok. Herrizaingo Sailaren arabera honakoa da mendateen egoera:

 

Arantzazu: Zabalik

Arlaban: Kontuz

Deskarga: Kontuz

Elgeta: Kontuz

Kanpanzar: Kontuz

Kurtzeta: Kateak autoek eta gainontzekoendako itxita

Gatzaga: Kontuz

Udana: Kontuz

 

Esan bezala, errepidean kontuz ibiltzeko gomendioa egiten dute, besteak beste autoak erraz gurutza daitezkeelako elurra baitago hainbat bidetan.

 

Eguazteneko iragarpena

Euskalmet, Euskadiko Meteorologia Agentziaren arabera, bihar, eguaztena, gaur bezala, hotza izango da hizpide. Toki askotan tenperatura maximoak zeropetik geratuko dira eta hotza areagotuko du ipar haize finak, barnealdeko zenbait lekutan sentsazio termikoa -10 ºC -tik beherakoa izateraino. Zerua lainotuta mantenduko da eta orokorrean euri arina egingo du. Elurra, gutxi loditu arren, 100 m-ren bueltan agertuko da. Izotza lurralde osoan egingo du. Gure ibarrean ere zerua oso hodeitsu egongo da eta elur arina egingo du. Ipar-haizeak joko du eta tenperatura jaitsiko da.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak